Comisiones Obreras de Navarra | 19 abril 2024.

1º Mayo 2024

Nafarroako Kontratu Publikoen Legean sartu beharko diren klausula sozialen alde egingo dute elkarretaratzea sindikatuek

    Zerbitzu publikoak azpikontratatzearen ondorioz benetako administrazio paralelo bat sortu da Nafarroan, non milaka langile aritzen diren. Bestelako gogoetak alde batera utziz, azpikontratazio hori negoziogai izaten da sarritan enpresa pribatuendako, kasu gehiegitan langileen lan-baldintzen kontura.

    06/02/2018.
    Contratos públicos

    Contratos públicos

    Gure iritziz administrazio publikoa arduratu behar da ematen diren zerbitzuen kalitateaz, azpikontratatuenaz ere bai. Eta ez dago kalitatezko zerbitzurik, zerbitzu horiek lan-baldintza prekarioetan ematen badira. CCOO, ELA eta LAB sindikatuontzat ukaezina da diru publikoaz ematen diren zerbitzuen azken erantzukizuna administrazioari dagokiola.

    Nafarroako Gobernuak prest daukan lege-egitasmoa azkenean Parlamentura igortzen badu, aukera paregabea galduko da, azpikontratazioaren bidez ematen diren zerbitzu publikoen kalitatearekin benetako konpromisoa hartu dela erakusteko. Zeren zerbitzu publikoen kalitatea lan-baldintzen kalitatearen menpe dago.

    Aldarrikatzen den aldaketa soziala ez bada langile nafarren baldintzak kontuan hartzeko, CCOOen, ELAn eta LABen ez dugu deus ulertu.

    Nafarroako Kontratu Publikoen Legean sartu beharko ziren klausula sozialak hauek dira:

    Subrogazioa nahitaezkoa izan behar da zerbitzu-emakida kontratu guztietan eta zerbitzu-kontratuak kontratu guztietan.

    Gutxieneko maila gisa jardueraren sektore-hitzarmena aplikatzea.

    Lan zentruko hitzarmenaren aplikazioa existitzen den kasuetarako eta, beti ere, langileen ordezkariak eskatuta.

    Gutxieneko ordu kopuru eta plantilla bat ezartzea, prestazioa kalitatezkoa izan dadin, lan-kargen araberakoa. Orobat, laneratze-ezak ordeztuko direla bermatuko da.

    Puntuazio-irizpideetan prezioa ez izatea erabakigarria: zerbitzuaren kalitatea hobetzeko balio handiagoa ematea proposamen teknikoei, enplegua mantentzeari edo handitzeari, lan-baldintzak hobetzeari, etabar.

    Gizarte-baldintzak, lan hitzarmenak edola lan legea betetzen ez dituzten enpresei zigorrak ezartzea.

    Langileen eta haien ordezkarien partaidetza erraztea baldintza-orriak prestatzean, esleipen-prozesuetan eta konpromisoak betetzen diren begiratzeko eta jarraitzeko prozeduretan.

    Euskararen erabilera bultzatzea, jendearekiko arreta exijitzen den kasuetan, euskara formakuntza eskeiniz.

    CCOO, ELA eta LAB sindikatuok, langile azpikontratatuei lan-baldintza duinak bermatuko dizkieten klausula sozialak sartzea Kontratu Publikoen Legean lortzeko mobilizazio dinamika martxan jarriko dugula iragartzen dugu, izapidetzea abagune aparta delako lege-baliabideak ezartzeko, eta enpleguaren kalitatea hobetzeko.