Comisiones Obreras de Navarra | 20 abril 2024.

1º Mayo 2024

CCOOk Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta bi arigune garatzeko konpromisoa hartu du

  • Sindikatuaren ustez, euskararen erabilera hainbat arlotan sustatzea positiboa da gure bi hizkuntzetako bat garatzeko.

07/10/2020.
Euskaraldia

Euskaraldia

Nafarroako CCOOk Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta bi "arigune" garatzeko konpromisoa hartu du. Hain zuzen ere, azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean, Iruñeko egoitzan euskarazko lehen arreta emango dutela ziurtatuko du sindikatuak, eta argitalpen guztiak elebitan egingo dituzte.

Sindikatua ekimeneko ordezkariekin bildu da, eta uste du euskara Nafarroako herritarrek gehien maite duten elementuetako bat dela; horregatik, erabilera sustatu behar da hainbat arlotan.

Gainera, CCOO sindikatuak uste du gure jarrera txikitik hizkuntza ohitura batzuk alda ditzakegula eta gure komunikazioetan euskararen arreta eta presentzia erraztu.

Sindikatuak azpimarratu duenez, euskara eta gaztelania gure hizkuntza paisaiaren parte dira. Bi hizkuntzak gure nortasun-ikurren parte dira, nahiz eta erabilera eta ezarpena desberdinak izan; horregatik, hizkuntza-aniztasunaren babesak ez die norbanakoen eskubideei bakarrik eragiten, gizarte bakoitzaren kultura-ondarearen zaintzari ere eragiten dio.

Azkenik, CCOOk uste du hizkuntza elementu integratzaile, atsegin eta abegikorra izan behar dela Nafarroan dauden errealitate linguistikoekin. Hizkuntza pertsona gizarteratzeko funtsezko elementua da, eta horregatik, sindikatu gisa, euskararen erabileran lagundu nahi dugu.