Comisiones Obreras de Navarra | 29 marzo 2024.

Acciona-Lumbierren gertatutako lan-istripu hilgarria deitoratu du CCOOk

  • Sindikatuak babesa eta elkartasuna adierazten die bere familiari eta lankideei.
  • CCOOk arreta eskatu die enpresei eta Administrazioari, gure erkidegoak dituen zifra dramatikoen aurrean. Urtea hasi zenetik gertatu den bigarren heriotza izan da.

09/03/2021.

Nafarroako CCOOk Irunberriko Acciona lantegian 40 urteko Reinosako langile bat hil izana deitoratu eta salatu du, eta familiari eta lankideei babesa eta elkartasuna adierazi die.

Carmen Sesma Nafarroako CCOOko Lan Osasuneko idazkariak dei egin dio patronalari: "Enpresei zorroztasun osoa eskatzen diegu laneko arriskuen prebentziorako araudia betetzeko. Langileek lan segurua eta osasungarria izateko eskubidea dute, eta ezin ditugu zifra dramatiko horiek onartu ".

CCOOren ustez, lan-istripu guztiak ekidin daitezke, eta enpresen betebeharra da hori egitea eta Administrazioaren betebeharra da exijitzea. Horregatik, sindikatuak Administrazioari eskatzen dio araudia betetzen dela zaintzeko eta ikuskatzeko eta zehatzeko ahalak erabiltzeko.

CCOOk duela aste batzuk ohartarazi zuen Nafarroa zela lan-istripuen intzidentzia-tasa hazten ari zen erkidego bakarra. Nafarroako lan-istripuen indizeak gora egiten jarraitzen du urtez urte, eta, beraz, sindikatuak premiazko neurri espezifikoak eskatu ditu gure kasurako.