Comisiones Obreras de Navarra | 19 abril 2024.

1º Mayo 2024

LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuok hezkuntza ituna betetzea eskatzen dugu

  • Hezkuntza Ituna sinatu dugun sindikatuok 2018/2019 ikasturtean gutxienez bost hilabete t’erdi lan egin zuen irakasleriari udako hilabeteak lehenbailehen ordaintzea galdatzen diogu Hezkuntza Departamentuari.

24/09/2019.
Elecciones

Elecciones

Hezkuntza Ituna sinatu dugun sindikatuok 2018/2019 ikasturtean gutxienez bost hilabete t’erdi lan egin zuen irakasleriari udako hilabeteak lehenbailehen ordaintzea galdatzen diogu Hezkuntza Departamentuari.

Kontratatuko langileriari kontratua udara zabaltzea eta hilabete horietako ordainketak egitea onartuta dago hezkuntza itunean. Beraz, larria iruditzen zaigu Hezkuntza Departamentuak itunaren parte hori bete ez izana eta Nafarroako Hezkuntza Publikoaren %92 ordezkatzen dugun sindikatuok neurri horiek oraintxe bertan hartzea galdatuko diogu.

Aurreko Gobernuak gai honen inguruan eginiko kudeaketa txarra salatzen dugu, baita horrek hainbat eta hainbat irakaslerengan eragin duen kaltea ere. Hori gutxi balitz, ehunka irakasleri gezurra esan diete, nahiz eta idatziz ordainketa egingo zutela iragarri.

Gure aburuz, arazo hau modu azkar eta eraginkorrean konpondu ahal izateko beharrezko dituen tresna guztiak ditu eskura Gobernuak. Beraz, ordainketa horiek egiteko asmoa baldin badu, eta hala helarazi digu hitzez bada ere, behingoz egin ditzala.

Beharrezkoa eta larria deritzogu Gobernuak Hezkuntza Ituna bete ahal izateko neurri eta araudi aldaketa guztiak lehenbailehen egitea. Itunaren Jarraipen Batzordea ere lehenbailehen biltzea premiazkoa da.

Administrazioak saihestu ezin duen ardura du itunaren edukia bere osotasunean betetzeko. Ardura horri aurre egiteko prest ez baldin badago, bere jarrera aldarazteko ekimenei hasiera ematera behartuko gaitu.