Comisiones Obreras de Navarra | 29 marzo 2024.

Aurreko urtearekin alderatuta, langabezia 9.300 pertsonatan igo dela ohartarazi du CCOOk

  • Langabezia 800 pertsonatan jaitsi da aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, baina pertsona gutxiago daude lanean.
  • Langabeziak biztanleria gazteena kolpatzen jarraitzen du: 25 urtetik beherako pertsonen langabezia-tasa % 40 ingurukoa da, duela urtebete tasa hori % 33koa zen.
  • Emakumeen partzialtasun-tasa % 29ra iritsi da; 2020ko lehen hiruhilekoan % 25ekoa zen.

29/04/2021.

Langabezia 800 pertsonatan jaitsi da, eta Nafarroak 35.900 langaberekin itxi du 2021eko lehen hiruhilekoa: 19.200 gizon eta 16.700 emakume. Horrela, azken bost hilabeteetako langabeziaren goranzko joerarekin eten da.

Langabezi kopuruak apur bat behera egin badu ere, datuek oso txarrak izaten jarraitzen dute; izan ere, hiruhileko honetan langabeziak behera egin du, biztanleria landunak behera egin duelako.

Enplegu-erregulazioko espedienteek enpleguaren beherakada handiagoa moteltzen jarraitzen dute, eta neurri horiek eraginkorrak izan dira enplegua ez suntsitzeko. CCOOk eskatu du luza daitezela osasun-krisiak oraindik ere eragiten dien sektoreetarako.

Urtebete igaro da pandemia sortu zenetik, eta 2012tik langabezia datu txarrenak izan ditu. Garai hartan aurreikusten zen susperraldia askoz ere motelagoa izaten ari da, eta enpleguaren susperraldia geldiarazten ari da.

Langabeziak bereziki gazteak kolpatzen jarraitzen du; izan ere, gazteen langabezia-tasa %40koa da, duela urtebete baino 7 puntu handiagoa. Era berean, emakumeen enpleguaren kalitatea nabarmen okertu da. Izan ere, emakumeen partzialtasun-tasa % 29ra iristen da, duela urtebete % 25ean zegoenean.

Prekarietate handi horren aurrean, CCOOk Gobernuari eskatzen dio lan-erreforma lan-eredu bidezkoago batekin ordezkatzea, prekarietatea eta kaleratzea ez diren beste formula batzuk bilatuz.

CCOOk azpimarratu du lehentasunezkoa osasuna babestea eta herritarren txertaketan aurrera egitea dela, enpleguaren bilakaera pandemiaren eta txertaketa-erritmoaren araberakoa izango baita. CCOOk neurri eraginkorrak eskatzen ditu, langabeziak eta prekarietateak gehien kaltetutako pertsonengana iritsiko direnak, batez ere emakume, gazte eta migratzaile askok bizi duten egoera larria arintzeko.

Azkenik, lan merkatuaren prekarietate handiaren eragile den Lan Erreforma lehenbailehen bertan behera uztea eskatu du sindikatuak. Ildo horretan, langabezian dauden pertsonek kalitatezko lanpostuak, mugagabeak eta kalitatezkoak lortzeko neurriak eta politikak martxan jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari.