Comisiones Obreras de Navarra | 21 diciembre 2024.

Foru Ogasuneko sindikatuek mobilizazioekin jarraitzen dute lan baldintzetan hobekuntza eskatzeko

  • Bost sindikatuek greba iragarri dute ekainaren 19rako.
  • Sindikatuek gogorarazi dute organo horrek oinarrizko garrantzia duela Nafarroako gizartean.

12/06/2024.
Concentración de los trabajadores y las trabajadoras de Hacienda.

Concentración de los trabajadores y las trabajadoras de Hacienda.

Foru Ogasuneko AFAPNA, CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur, asteazkena, ekainak 12, Nafarroako Gobernuari eskatzeko berehala eta benetan negozia dezala produktibitate osagarriaren hedapena, erosahalmena berreskuratzea, lan-kargaren azterketa, behin- behinekotasuna murriztea eta zergadunarentzako arreta edo ikuskaritza bezalako funtsezko zerbitzuetan langile kopurua igotzea.

Datorren asteazkenerako, hilak 19, sindikatuek greba eguna deitu dute Foru Ogasunean, eta Nafarroako Gobernuari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari egotzi diete "erabateko erreakziorik ez izatea greba eragin duten aldarrikapen sindikalen aurrean".

"Legegintzaldi honetan, Langileen Batzordeko ordezkaritza sindikala gutxietsi egin da. Negoziazio kolektiborako tresna nagusia kontsulta-organo huts bihurtu nahi izan da, guztioi eragiten diguten lan-baldintzei buruz negoziatzeko gunea izan beharrean", salatu dute sindikatuek.

Ildo horretan, Foru Gobernuari eskatzen diote "premiaz negoziatzea produktibitatea zabal dakion produktibitatea jasotzen duten baina iruzur fiskalaren aurkako borrokan lan egiten duten langileei, lan-gainkarga aztertzea, zergadunarentzako arreta eta ikuskaritza bezalako funtsezko zerbitzuetan langile kopurua igotzea, funtzionarioen mailak Bolonia Planaren araberako titulazioetara egokitzea, eta langile guztientzako garapen profesionala aztertzea".

Era berean, behin-behinekotasuna % 8tik behera murriztea, Arartekoak berriki gomendatutako Europako Zuzentarauaren baimenen ezarpena eta erakundean ezarritako oporrei buruzko arauen malgutasuna eskatzen dute sindikatuek.

Sindikatu deitzaileek azpimarratu dutenez, "erosahalmena galtzen ari gara duela urte askotatik, eta 2010etik % 20koa izan da". "Nafarroako Foru Ogasunean gaur egun egiten den lana oso konplexua da, erronka berries aurre egiten diegu, eta ikusten dugu ez direla negoziazio horiek hasten zerbitzu publikoaren prestazion nahiz erakundeko langileek eskatzen dituzten bidezko lan-hobekuntzak ziurtatzeko", azpimarratu dute.

Adierazi dutenez, ez da soilik hobekuntza ekonomikoa, baizik eta lana, herritarren arreta hobetzea edo iruzurraren aurkako borrokaren eraginkortasuna handitzea eta Errenta Kanpainako plantillaren egonkortzea hobetzea". Horregatik, negoziazio serio eta erreal bat hastea eskatzen dute, gai horiek egutegia batean txertatuz.

"Aldarrikapen horiek lortzeak, Nafarroako Foru Ogasun erakunde autonomoko langileen lan- baldintzak hobetzeaz gain, eskaintzen duten zerbitzu publikoa nabarmen hobetzea eragingo du. Ezin dugu ahaztu gure gizartea hobetzeko tresna nagusia dela Ogasuna, zerbitzu publikoak finantzatu ahal izateko eta zerga-sistema bidezkoagoa eta aberastasunaren birbanaketa bermatzeko", nabarmendu dute sindikatuek.