CCOOk lanera segurtasunez itzultzeko dekalogoa aurkeztu du

  • CCOO sindikatuak langile gehiago kontratatzeko eskatu du, onartu diren prebentzio-neurriak ikuskatzeko eta kontrolatzeko.
  • Sindikatuak enpresetan hartutako neurrien eraginkortasuna berrikustea eta nahikoak diren ala ez egiaztatzea proposatu du, baita antolaketa eta babes kolektiboko neurriak lehenestea ere.

08/09/2020.
decálogo

decálogo

Lanera itzultzearen aurrean, CCOOk lanera segurtasunez itzultzeko dekalogoa aurkeztu du gaur.

Chechu Rodriguez idazkari nagusiaren iritziz, "Kutsatzeak areagotzen ari diren une honetan, eta laneko normaltasunera itzulita, funtsezkoa da langileen osasuna bermatzea. Horretarako, enpresek eta erakundeek asmo handiko prebentzio-kultura garatu behar dute, eta lantokietako ordezkariak izan behar dituzte”.

Ildo horretan, CCOOko idazkari nagusiak eskatu du kontuan hartzeko "enpresan har daitezkeen neurri askok eragina izango dutela lanaren antolaketan; eta, kasu honetan, delegatuekin negoziatu beharko dira, nahitaezkoa da langileen ordezkariek parte hartzea Covid-era erantzuteko planak prestatzen".

Hain zuzen ere, Rodriguezen ustez, "funtsezkoa da lantokietan abian jartzen diren neurriak eraginkorrak izatea osasuna babesteko, lan-kolektibo guztiak babestea eta langileen eskubideak ez urratzea, ez soldatetan, ez bestelakoetan".

Ildo beretik, Josema Romeo CCOOko Industria Federazioko idazkari nagusiak adierazi duenez, "irailaren hasieraren ondorioz, industria sektoreko enpresa gehienek errendimendu betean funtzionatzen dute dagoeneko. Nafarroan 71.500 pertsonak egiten dute lan sektore horretan. Horregatik, funtsezko sektorea da pandemia ez zabaltzeko. Enpresen tamainagatik, leku itxietan dagoen jende kopuru handiagatik eta sektoreko 3.408 enpresek gure ekonomian duten garrantzi estrategikoagatik.

Romeok azpimarratu duenez, "presentzialtasuna berreskuratzeak segurtasuna bermatuko duten neurriekin batera etorri behar du; bestela, lantokiak pandemiaren hedapen-bektore bihur litezke."

Josema Romeok adierazi duenez, "Larrialdi-egoera honetan, ezinbestekoa da arauak betetzea, eta, horretarako, administrazioek arauak betetzen direla zaindu eta bermatu behar dute. Horretarako, beharrezkoa da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eta Lan Ikuskaritzak langileen kopurua handitzea, enpresetako lan-baldintzak in situ egiaztatzeko eta atzemandako eta salatutako ez-betetzeei erantzun azkarra emateko.”

Azkenik, Jesus Ceras CCOOko Industria Federazioko nekazaritzako elikagaien sektoreko arduradunak "erakundeek eta enpresek Uvesan gertatutakoa kontuan hartzea" eskatu du; izan ere, "Neurriak murrizten dituen prebentzio-politika bat, sindikatuei ez entzutea eta errentagarritasuna bilatzea beti izango da arriskutsua osasunarentzat".

Sindikatuak proposatzen dituen neurri nagusien artean, honako hauek daude:

1. Enpresan COVID-19 kutsatzeko arriskua saihesteko hartutako neurrien eraginkortasuna berrikustea eta nahikoak diren ala ez egiaztatzea. Taldeko eta antolaketako babes-neurriak lehenestea (adibidez, segurtasun-distantzia bermatzea ahalbidetuko duten lanpostuak birdiseinatzea, lanaldia egokitzea eta banatzea, prebentzio-jardueraren koordinazioa eskatzea enpresa desberdinetako langileak daudenean, etab.).

2. Segurtasun eta Osasun Batzordearen edo, halakorik ezean, ordezkarien aldizkako bilerak, lan-baldintzekin zerikusia duten alderdi guztiak tratatzeko eta negoziatzeko.

3. Ordezkariei prestakuntza eta informazioa ematea.

4. Prebentzio-zerbitzuak lanpostu esposizio-arriskuak berariaz ebaluatu dituela eskatzea eta/edo egiaztatzea, eta kasu bakoitzean babes-neurri egokienak proposatu dituela, langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

5. Prozedura espezifikoak definitzea, bereziki sentikorrak edo kalteberak diren pertsonak kudeatzeko, eta baieztatutako kasu bat dagoenean edo sintoma bateragarriak dituenean jarduteko.

Documentación asociada
Documentación asociada

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.