Hezkuntza Itunaren sinatzaileek aurrekontuetan hura betetzeko partida bat jasotzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari

  • Gimeno sailburuarekin egindako bileran, Hezkuntza Itunarekiko konpromiso handiagoa eskatu diote, irakaskuntza publiko eta kalitatezkoa ziurtatzeko.
  • Sindikatuak Legebiltzarreko taldeekin bilduko dira, Hezkuntza Ituna betetzeko partida bat aurrekontuetan sartzeko.

30/01/2020.

Hezkuntza Ituna sinatu duten LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGT sindikatuek Nafarroako Gobernuari eskatu diote aurrekontuetan jaso dezala itun garrantzitsu hori betetzeko partida bat. Sindikatuek bilera egin dute gaur Hezkuntza sailburuarekin, eta Hezkuntza Itunarekiko konpromiso ekonomiko handiagoa eskatu diote.

LABek, STEILASEK, AFAPNAK, ANPEk, CCOOk eta UGTk, gainera, iragarri dute legebiltzar talde guztiekin harremanak hasiko dituztela, zuzenketen tramitean kontuan har daitezen itun hori betetzeko behar ekonomikoak.

Sindikatuen iritziz, Hezkuntza Itunak sinbolizatzen duen hezkuntza publikoaren aldeko bide orria adosteak sekulako ahalegina ekarri zuen, eta hezkuntza komunitatearen gehiengo handiaren babesa biltzea lortu zuen.

Hori dela eta, Hezkuntza sailburuarekin bildu diren erakundeek aurrekontuetan isla izan behar duen Hezkuntza Itunaren balioa azpimarratu dute.

LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE, CCOO eta UGTk azpimarratu duten bezala, kasu honetan, larria litzateke itun hori paper bustia izatea, hezkuntza publikoaren erronkak asko direlako.

Azkenik, sindikatuek adierazi dute ez litzatekeela ulertuko Legebiltzarrean eta gizartean gehiengo bat egotea hezkuntza publikoaren eta kalitatearen alde, eremu horretako enplegu egonkorraren alde eta balioetan oinarritutako hezkuntzaren alde, eta, beraz, Hezkuntza Itunean xedatutakoa betetzeko aurrekontu-partida bat ez sartzea. Kasu horretan sindikatuek ez dituzte baztertzen mobilizazioak eta ekintza judizialak.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para optimizar su navegación. Si continúa navegando está dando su consentimiento para su aceptación y nuestra politica de cookies, haga click aqui para más información y ver cómo desactivarlas.