Comisiones Obreras de Navarra | 20 abril 2024.

1º Mayo 2024

CCOOk nabarmendu du gaur jarriko dela indarrean emakumeen eta gizonen ordainsari-berdintasunari buruzko Dekretua

  • Araua, Estatuko Gizarte Elkarrizketaren emaitza, funtsezko tresna izango da lan-arloko berdintasunerako, enpresak soldata-erregistro bat izatera behartzen dituelako.
  • CCOO sindikatuak ohartarazi duenez, Nafarroan emakumeek gizonek baino 6.849 euro gutxiago kobratzen dute.

14/04/2021.

CCOOk azpimarratu duenez, gaur sartuko da indarrean emakumeen eta gizonen arteko ordainsari-berdintasunari buruzko Errege Dekretua, Espainiako Gobernuak, CCOOk eta UGTk Estatuan egindako akordioaren ondorioz. Dekretu horrek, sindikatuak nabarmendu duen bezala, esan nahi du enpresek ordainsari-erregistro bat izan beharko dutela, eta bertan jaso beharko direla, betiere, sexuaren arabera banakatutako soldatak, batez besteko aritmetikoa eta enpresan aplikatzen den talde edo kategoria profesional, maila, postu edo beste edozein sailkapen-sistematan ordainsari-kontzeptu bakoitzean benetan jasotakoaren mediana.CCOOren iritziz, erregistro hori tresna baliagarria izango da genero-arrakala handia non gertatzen den zehazki detektatzeko; izan ere, lanbide-osagarriak eta -kategoriak definitzean, adibidez, behar bezala neurtuko da batzuetan enpresan bertan eta gizonen eta emakumeen arteko lanbide-progresio desberdinetan sortzen den genero-desberdintasunaren jatorria. Sindikatuak salatu duenez, Nafarroan emakume batek gizon batek baino 6.849 euro gutxiago kobratzen ditu, baina desberdintasun hori ez da zuzentzen, nahiz eta araudiak hala eskatzen duen; gainera, Nafarroa da soldata genero arrakala handiena duen hirugarren erkidegoa. Bestalde, berdintasun-plan bat egin behar duten enpresek (2022ko martxotik aurrera, 50 langiletik gorako enpresa guztiek), erregistrora ez ezik, soldata-auditoria bat ere egin beharko dute, enpresaren ordainsari-sistemak, zeharka eta osorik, ordainsarien arloan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-printzipioaren aplikazio eraginkorra betetzen duen egiaztatzeko.