Comisiones Obreras de Navarra | 19 abril 2024.

1º Mayo 2024

CCOOk funts putreen pisuaz ohartarazi du egoitzetan eta desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentroetan

  • Sindikatuak salatu du Nafarroako egoitzen % 72 kudeaketa pribatukoak direla, eta horietatik zortzi paradisu fiskaletan jarduten duten funts putreek kudeatzen dituztela.

12/01/2022.

CCOOk "putre funtsek mendekotasunaren sektorean duten eragina Nafarroan" txostena aurkeztu du gaur, eta horrelako enpresek zentro horien kudeaketan duten pisuaz ohartarazi du. Paradisu fiskaletan jarduten duten enpresek zortzi egoitza eta desgaitasunen arretarako bost zentro kudeatzen dituzte, eta horrek esan nahi du ahalik eta etekin handiena lortzen saiatzen diren eta modu opakuan jarduten duten erakundeek sozialki hain delikatua den eremu bat kudeatzen dutela, mendekotasunarena, alegia. Egoitza-kudeaketan, CCOOk nabarmendu du arlo pribatuak gehiegizko pisua duela, % 72 baita. Gainera, Nafarroako Gobernuak 316 plaza ditu hitzartuta funts putreek kudeatutako egoitzekin, eta horiek itunen eta zeharkako kudeaketaren bidez elikatzen dira. Sindikatuak azpimarratu du 2019an negozio pribatu horrek 4.500 milioi euro baino gehiago mugitu zituela Espainia osoan. Zahartzearen proiekzioarekin, Nafarroan 14.362 pertsonak jaso dute mendetasunen bat. Horrelako funtsak hedatzen jarraituko dute, ezerk eragozten ez badu. Hain zuzen ere, zainketena bezalako sektore estrategiko batek babestuta egon beharko luke horrelako enpresa-logiken aurrean.Desgaitasunari arreta emateko zentroak

Are okerragoa da Nafarroan desgaitasunen bat dutenentzako zentroetan dagoen egoera, irabazi-asmoa duten eremu pribatuaren eta inbertsio-funtsen pisua bizitegi-eremuan baino askoz handiagoa baita ehunekotan.

Nafarroan desgaitasuna duten pertsonak artatzeko 14 zentro daude. Horietatik bakarra da jabetza eta kudeaketa publikokoa, San Jose zentroa. Guztira 691 plaza daude foru erkidegoan. Erakunde pribatuek kudeatutako 13 zentrotatik, 6 irabazi-asmoa duten enpresei dagozkie, eta 7 irabazi-asmorik gabeko enpresei. Gutxienez 5 kasutan, enpresa horien jabea paradisu fiskaletan jarduten duten inbertsio-funtsak dira, eta ICG taldearen jabetzakoak diren Domus VI eta Sarquavitae enpresei buruzkoak dira. Nafarroako Gobernuak 335 plaza ditu hitzartuta irabazi-asmoa duten enpresa pribatu horiekin, hau da, guztizkoaren % 48,4. Asistentziaren kalitatearen alde egitea Nafarroan

Nafarroako Gobernuak 2020an desgaitasunen arretarako egoitzen eta zentroen inguruan egindako auditoretzak erakutsi zuen bezala, egoitza publikoek oro har eragin txikiagoa izan dute COVID-19arekin: horien % 36k kutsatzeren bat izan dute, eta irabazia duten pribatuek, berriz, % 44k. Horregatik, CCOOk Nafarroako Gobernuari exijitu dio Nafarroako kontratuei buruzko Foru Legean dauden klausula sozialak aplikatzeko, putre-funtsei muga jartzeko eta joera hori errotik zuzentzeko, funts horien presentziak dagoeneko ondorioak baititu enpleguaren kalitatean eta asistentziaren kalitatean.