Comisiones Obreras de Navarra | 22 abril 2024.

1º Mayo 2024

CCOOk Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta hiru arigune garatzeko konpromisoa hartu du

  • CCOOk Euskaraldia ekimenarekin bat egin du eta hiru arigune garatzeko konpromisoa hartu du
  • Lehen aldiz, CCOOk topagune bat jarriko du abian CCOOko langile euskaldunen artean.

18/11/2022.
Gente hablando.

Gente hablando.

Nafarroako CCOOk bat egin du Euskaraldia ekimenarekin, eta hiru arigune garatzeko konpromisoa hartu du. Hain zuzen ere, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean, sindikatuak euskarazko lehen arreta ziurtatuko du Iruñeko egoitzan, argitalpen guztiak ele bitan egingo ditu eta CCOO Nafarroako langile euskaldunen arteko topagune bat sortuko du.

Sindikatua ekimeneko ordezkariekin bildu da, eta uste du euskara Nafarroako herritarrek gehien maite duten elementuetako bat dela; horregatik, erabilera sustatu behar da hainbat arlotan.

Gainera, CCOO sindikatuak uste du gure jarrera txikitik hizkuntza ohitura batzuk alda ditzakegula eta gure komunikazioetan euskararen arreta eta presentzia erraztu.

Sindikatuak azpimarratu duenez, euskara eta gaztelania gure hizkuntza paisaiaren parte dira. Bi hizkuntzak gure nortasun-ikurren parte dira, nahiz eta erabilera eta ezarpena desberdinak izan; horregatik, hizkuntza-aniztasunaren babesak ez die norbanakoen eskubideei bakarrik eragiten, gizarte bakoitzaren kultura-ondarearen zaintzari ere eragiten dio.

Azkenik, CCOOk uste du hizkuntza elementu integratzaile, atsegin eta abegikorra izan behar dela Nafarroan dauden errealitate linguistikoekin. Hizkuntza pertsona gizarteratzeko funtsezko elementua da, eta horregatik, sindikatu gisa, euskararen erabileran lagundu nahi dugu.

CCOO se adhiere a la iniciativa Euskaraldia y se compromete a desarrollar tres arigune

  • El sindicato considera que fomentar el uso del euskera en diferentes ámbitos es positivo para el desarrollo de uno de nuestros dos idiomas.

  • Por primera vez CCOO pondrá en marcha un espacio de encuentro entre trabajadores de CCOO euskaldunes.

CCOO de Navarra se adhiere a la iniciativa Euskaraldia y se ha comprometido a desarrollar tres “arigune”. En concreto el sindicato asegurará, del 18 de noviembre al 2 de diciembre, una primera atención en euskera en su sede de Pamplona, realizará todas las publicaciones en bilingüe y creará un espacio de encuentro entre trabajadores de CCOO Navarra euskaldunes.

El sindicato considera que el euskera es uno de los elementos más sentidos y queridos por la ciudadanía navarra, por eso es preciso fomentar su uso en diferentes ámbitos.

Además, CCOO ha opinado que desde nuestra pequeña posición podemos cambiar algunos hábitos lingüísticos y facilitar la atención y la presencia del euskera en nuestras comunicaciones.

Tal y como ha subrayado el sindicato, el euskera y el castellano forman parte de nuestro paisaje lingüístico. Ambas lenguas forman parte de nuestras señas de identidad, aunque su uso y su implantación sean desiguales, por eso la protección de la diversidad lingüística no solo afecta a los derechos individuales, sino también a la preservación del patrimonio cultural de cada sociedad.

Por último, CCOO considera que la lengua debe entenderse como un elemento integrador, amable y acogedor con las diferentes realidades lingüísticas que existen en Navarra. El idioma es un elemento fundamental de socialización de la persona por eso, como sindicato, queremos contribuir de esta forma al uso del euskera.